BALDINTZAK

KONTRATAZIO BALDINTZA OROKORRAK

  1. Online dendaren operadorea eta baldintza orokor hauen aplikagarritasuna eta indarraldia.
  2. Salgaien eskuragarritasuna eta emateko epeak.
  3. Ordaintzeko moduak.
  4. Salgai akastunak eta itzulketak.
  5. Jabetza intelektuala eta markak.
  6. Aplikatzekoa den legeria.

1- Online dendaren operadorea eta baldintza orokor hauen aplikagarritasuna eta indarraldia.

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea eta 3/2014 Legea betez, jakinarazten dizugu www.lankopi.com domeinuaren titulartasuna Lankopi SALrena dela (aurrerantzean Lankopi.com). Lankopi SAL Espainian legez sortutako sozietatea da, A-48147706 IFK du , egoitza soziala helbide honetan du: Colón de Larreategi 16, Bilbao (Bizkaia) P.K.: 48001, eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan erregistraturik dago –Liburukia: 3400, Liburua: 0; Folioa: 204, Orria: BI-917 (A)–.

Gurekin harremanetan jartzeko, bide hauek dituzu: comercial@lankopi.com helbide elektronikoa eta 944 230 700 telefonoa.

Internet bidezko salmentetarako Lankopi.com-ek ezarritako Kontratazio Baldintza Orokorrak gure webean argitaratuta dirauten bitartean egindako erosketa guztiei aplikatuko zaizkie.

Kontratazio Baldintza Orokorrak 2019/04/10ean eguneratu ziren

Kontratazio Baldintza Orokor hauen bidez, Lankopi.com online dendako bezeroentzako informazioa eta Lankopi.com-en eta domeinu horretako bezeroen arteko transakzio komertzialak arautu nahi dira.

Hortaz, Kontratazio Baldintza Orokor hauek arautzen dute online dendako nabigazioa eta bertan eskaintzen diren produktuen erosketa, eta erabiltzaileak baldintza guzti-guztiak onartzen ditu.

Lankopik edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe alda ditzake Kontratazio Baldintza Orokorrak. Aski izango da aldaketak webean argitaratzea, jasota gera daitezen eta erabiltzaileek ezagutzeko modua izan dezaten.
Webeko informazioa zuzen eta akats tipografikorik gabe emateko ahalegina egingo da beti. Inoiz, nahi gabe, halako akatsik gertatuz gero, berehala zuzenduko da. Prezioren batean, produktua emateko epean edo webeko beste edozein informazio garrantzitsutan oker tipografikoren bat gertatuko balitz eta erabiltzaileren batek okerreko informazio horretan oinarrituta erabaki balu zerbait erostea, okerraren berri emango litzaioke bezeroari eta berak erosketa ezeztatzeko eskubidea izango luke, berarentzako kosturik gabe. Bestalde, gerta liteke webguneko edukietan, noizbait, produktu batzuei buruzko behin-behineko informazioa agertzea. Informazioa eskainitako produktuaren ezaugarriekin bat ez baletor, bezeroak erosketa bertan behera uzteko eskubidea izango luke, berarentzako kosturik gabe.

2- Salgaien eskuragarritasuna eta emateko epeak

Lankopi.com-en eskaintzen diren produktu guztiak eskura ditzakete bezeroek, webgunean agertzen baldin badira, stocka dagoen artean. Produktu bakoitzaren fitxan gure zentrotik zenbateko epean eman dezakegun adierazten da. Erosgaia stockean badago, produktu motaren arabera, 48-96 orduko epean helduko zaio bezeroari, eskaera egiten duenetik. Banku transferentziaren bidez ordainduz gero, transferentziaren berri jasotzen denetik kontatutako da epea.

Produkturen bat eskuragarri ez badago, stocka amaitu delako, arrazoi teknikoengatik eta edo beste era bateko arazoren batengatik, Lankopi.com harremanetan jarriko da bezeroarekin, produktua emateko beste epe bat jakinarazteko edo, produktu hori ematerik ez badago, eskaera ezeztatzeko.

3-Ordaintzeko moduak

Lankopi.com-en egindako eskaerak hiru modutan ordaindu daitezke:

  • Banku txartelez, online: Laboral Kutxak kudeatzen duen ordainketa-pasabidearen bitartez (TPV birtuala)
  • Pay-Pal bitartez:Plataforma honen bidez ordaindu daiteke baldin eta bezeroak kontu aktiboa badu bertan.
  • Banku-transferentziaz Banku-transferentziaz ere ordaindu daiteke. Kontuan hartu behar da eskaera ordainketaren berri jasotzean hasiko dela kudeatzen eta une horretatik hasiko dela kontatzen produktua emateko epea..

4-Salgai akastunak eta itzulketak

Salgai bat jasotzean bezeroak ikusten badu produktuak fabrikazioko akatsen bat duela, garraioagatik edo beste zerbaitengatik hondatuta dagoela edo jasotako produktua ez dela online dendan eskatutakoa, produktua jaso eta 14 egun natural izango ditu erreklamazioa egiteko.

Erreklamazioa posta elektronikoz egingo da comercial@lankopi.com helbidera eta mezuan erreklamazioa egiteko arrazoiak azalduko dira. Erreklamatzeko bide hori online dendan erositako produktuetarako baino ez da erabiliko. Denda fisikoetan erositako produktuei buruzko erreklamazioak ezin dira bide horretatik egin.

Posta elektronikoko mezua jasotakoan, produktua itzultzeko behar diren argibide guztiak emango zaizkio bezeroari eta Lankopik hartuko ditu bere gain itzulketaren garraio gastuak eta salgai berria bidaltzekoak, bidali beharrik badago.

Itzulitako produktua jasotzen duenean, Lankopik erreklamaziorako funtsik dagoen egiaztatu eta bezeroari erantzungo dio posta elektronikoz.

Lankopik, eskaeraren baldintzen arabera igorriko dio beste salgai bat bezeroari itzulitakoaren ordez edo, bezeroak hala eskatuz gero, erosketaren zenbatekoa itzuliko dio ordainketa egindako bide beretik. Erreklamazioak ez du kalte ordainik eragingo, halakorik gertatu bada.

5-Jabetza intelektuala eta markak

Bezeroak www.lankopi.com-era inprimatzeko bidaltzen dituen dokumentu, irudi, logotipo, karaktere eta abar erreproduzitzeko eskubideak dituela ulertuko da, dokumentu eta abar horiek jabetza intelektualari buruzko legeen babespean badaude. Datu, dokumentu, irudi, logotipo, karaktere eta abar beste norbaitenak badira, bezeroak haren baimena duela ulertuko da.

Bezeroren batek datu, dokumentu, irudi, logotipo, karaktere edo antzekoren bat baimenik gabe erabiltzen badu edo hirugarren batek halakoen gainean dituen eskubideak urratzen baditu, Lankopi ez da horren erantzulea izango. Beraz, bezeroak salbuetsi egiten du Lankopi hirugarrenekiko erantzukizunetik, inprimatzeagatik edo erabiltzaileak igotako edukiengatik jabetza intelektualaren eskubideak urratu zaizkiela, beren irudiari, ohoreari edo osotasun moralari kalte egin zaiola edo ondasunetan edo beste zerbaitetan bestelako kalteren bat egin zaiela alegatuz gero.

Dena dela, Lankopik eskubidea du hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak urratzen dituen edo difamaziozko, indarkeriazko edo moralaren kontrako edukiak dituen edozein eskaera ez hartzeko.

Online dendan argitaratutako eduki guztiek eta bereziki diseinuek, testuek, grafikoek, logotipoek, botoiek, softwareak, izen komertzialek, etab. Lankopi SALren aldeko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak dituzte.

Debekatuta dago www.lankopi.com-ekoak ez diren web-orrietan gure webgunera sartzeko hiperestekak jartzea, merkataritzako helburuz, baimenik gabe

6-Aplikatzekoa den legeria

Establecimiento adherido al arbitraje de consumoZerbitzuak ematen dituen erakundea (Lankopi SAL) Espainian dagoenez gero, Espainiako legeria izango zaie aplikatzekoa erakundeari berari eta berak ematen dituen zerbitzuei. Ondorioz, arau hauek aplikatuko zaizkie: Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Kode Zibila, Merkataritza Kodea eta kontratuei buruzko gainerako arau zibilak eta merkataritzakoak, bereziki, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babestekoak eta merkataritzako jarduera arautzekoak.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Kontsumobide erakundearen kontsumo-arbitrajeari atxikita dagoenez gero, Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordean konpondu daitezke gatazkak, justizia epaitegi arruntetara jo barik. www.kontsumobide.euskadi.eus

Abrir chat