Eskatu aurrekontua Doktorego Tesirako

Bidali zure dokumentua PDF-n, inprimatzeko aukerak aukeratu eta aurrekontua posta elektronikoz bidaliko dizugu.















    25 mega gehienez

    Kontaktuaren informazioa

    Doktoretza tesiak

    Lankopin adituak gara edozein unibertsitatetako doktoretza tesiak inprimatzen eta koadernatzen. Orain dela urte batzuk Bizkaiko bi unibertsitate garrantzitsuenetako erreprografia zerbitzuak kudeatzen ditugu, eta horregatik eskarmentu handikoak gara mota honetako lanetan.

    Badakigu doktoretza tesi bat egiteak suposatzen duen ardura eta esfortzua. Lan neketsua eta luzea izaten da, eta badakigu ere nolako garrantzia daukan zuretzat lan gogor honen inprimaturiko emaitzak merezi duen kalitatea edukitzea. Horrexegatik geuk buru-belarri lan egiten dugu zure tesia ezin hobeto inprimatu eta koadernatzeko. Modu honetan emaitza bikainak lortzen ditugu.

    Inprimatu baino lehenago dokumentua berrikusi egiten dugu maketazio akatsik ez dagoen ziurtatzeko. Gero, kalitate handiko inprimaketa digitala eta koadernaketaren perfekzioari esker, inprimatutako doktoretza tesi paregabeak lortzen ditugu.

    doktoretza tesientzako ohikoenak bi koadernaketa mota ezberdinak izaten dira:

    • Koadernaketa fresatua eta kolatua: Honek azala, kontrazala eta liburu-lepoa koloretan inprimatuta dauka, eta azala mate ala distiratsu izan daitekeen plastikozko xaflaz estalduta dakar.
    • Azal gogorreko edo guaflex motako koadernaketa: Honetan azala eta liburu-lepoa grabatu egiten dira eta baditugu aukeran kolore ezberdinak bai grabaziorako eta baita azalarentzako ere.

    Unibertsitate gehienetan CD batean grabatutako doktoretza tesien bertsio digitala entregatzea eskatzen da. Lankopin CDa grabatzeaz eta behar diren datu guztiekin karatula inprimatzeaz arduratzen gara baita ere.

    Zalantzak dituzu?

    Jar zaitez gurekin harremanetan eta konponduko ditugu zuretzako.

    Abrir chat