Lankopiren itzulketak politika

Salgai bat jasotzean ikusten baduzu produktuak fabrikazioko akatsen bat duela, garraioagatik edo beste zerbaitengatik hondatuta dagoela edo jasotako produktua ez dela online dendan eskatutakoa, produktua jaso eta 14 egun natural izango dituzu itzulketa eskatzeko.

Eskaera posta elektronikoz egin behar da comercial@lankopi.com helbidera eta mezuan itzulketa eskatzeko arrazoiak azaldu behar dira. Itzulketa eskatzeko bide hau online dendan erositako produktuetarako baino ez da erabiliko. Denda fisikoetan erositako produktuei buruzko itzulketak ezin dira bide horretatik egin.

Posta elektronikoko mezua jasotakoan, produktua itzultzeko behar diren argibide guztiak emango dizkizugu eta Lankopik hartuko ditu bere gain itzulketaren garraio gastuak eta salgai berria bidaltzekoak, bidali beharrik badago.

Itzulitako produktua jasotzen duenean, Lankopik eskaerak funtsik duen egiaztatu eta berehala erantzungo dizu posta elektronikoz.

Lankopik, eskaeraren arabera igorriko dizu beste salgai bat itzulitakoaren ordez edo, nahiago baduzu, erosketaren zenbatekoa itzuliko dizu ordainketa egindako bide beretik. Erreklamazioak ez du kalte ordainik eragingo, halakorik gertatu bada.

Abrir chat