Historia pixka bat

Laurogeigarren hamarkadaren hasieran Lankopi sortzeko ideia piztu zen. Geroago,1983an enpresa bilakatu ginen eta Bilboko erdialdearen Colón de Larreategiko lokalaren irekietzearekin batera guztiz finkatu egin ginen. Une horretatik aurrera, beti izan gara enpresa aipagarria Bizkaiko erreprografia sektorearen barruan.

Hau guztia lortu dugu, gure zerbitzuak modu eraginkor batez eskainiz bai ikastetxeei eta unibertsitateei, erakunde publikoei zein pribatuei eta baita eguneroko bezeroei eta bereziki unibertsitateko ikasleei ere.

Lankopi gaur egun

Gaur egun, Bilboko erdialdeko lokala eta online dendaren gainera, bi unibertsitate zentro garrantzitsutan bagaude ere bai,bai ikasleei, irakasleei zein administrazio pertsonalari zerbitzua eskainiz.

2017 urtetik aurrera, Lankopi lan-sozietate anonimo bihurtzen da. Hau da, langileok berdintasunez hartzen dute parte enpresan akziodun bazkideak bezala. Modu honetan, deitutako Gizarte Ekonomiaren barruan sartzen dira, elkarrekin dituzten behar eta interesei erantzuteko helburuarekin.

Gure xedea

Gure bezeroen beharrei eraginkortasunez erantzutea beti izan da gure xedea urte hauetan zehar, eta honela jarraituko dugu aurrerantzean, gure produkzio bitartekoak azken aurrerapen teknologikoekin ekipatuz.

Horretaz gain, proiektu honetan parte hartzen dugun guztiok hurrengo helburuarekin bat gatoz: Ekonomia sortzea Ikuspuntu etiko eta zintzo batetik, baita gizarteari zerbitzatuz ere.

Abrir chat