Pribatasun politika

Datu Pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa betez, Lankopi.com-ek bezeroei jakinarazten die Lankopi SALk fitxategi bat sortu duela bere ardurapean webgune horretan lortutako datu pertsonalekin. Fitxategi horren helburua da Lankopi.com-en eta erabiltzaileen arteko kontratuzko harremana kudeatzea eta Lankopi.com-en edo hirugarrenen sustapen eta publizitate jarduerak egitea edozein bidez, baita publizitateko mezuak bidaliz ere, erabiltzaileek webguneko edozein formulariotan emandako datuen azterketa eginda interesgarriak izan daitezkeela ondorioztatuz gero.

Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren haritik, Lankopi.com-en erabiltzaileek, nahi izanez gero eta nahi dutenean, euren datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien erabileraren aurka egiteko eskubideak baliatu ditzakete. Horretarako, eskabidea idatzi behar dute bi helbide hauetako batera: Lankopi SAL, Colón de Larreategi kalea 16, 48001 Bilbo (Bizkaia), edo comercial@lankopi.com. Posta arruntez zein posta elektronikoz bidalita, eskabidean datu hauek eman behar dira: izen-abizenak eta erabiltzaile moduan alta emateko erabilitako posta elektronikoa, eta NANaren kopia erantsi behar da. Datuak erosketa bati lotuta baldin badaude, indarreko legeriak datu horiek gutxienez sei urtean gorde beharra ezartzen du; beraz, ezin izango dira zuzendu edo ezabatu harik eta legeak ezarritako epe hori igaro arte, erabiltzaileak eskatzen badu ere.

Abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zen Datu pertsonalak dituzten fitxategien segurtasun neurriei buruzko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, Lankopi.com-ek konpromisoa hartzen du fitxategian sartutako erabiltzaileen datuak arduraz kudeatzeko, haien konfidentzialtasuna gordetzeko eta fitxategiaren erabilerarako bakarrik erabiltzeko, baita behar bezala gordetzeko eta behar diren segurtasun neurri guztiak hartzeko inork baimenik gabe eskuratu edo aldatu ez ditzan eta galdu ez daitezen.

Cookien politika

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea aldatu zuen 13/2012 Errege Dekretu-Legearen arabera, Lankopi.com-ek bere webgunean cookieak nola erabiltzen dituen jakinarazi beharra du.

Cookie bat web-orri bat bisitatzen duzunean zure nabigatzailean gordetzen den testu fitxategi txiki bat da. Horrela, webak egin duzun bisita hori gogoratuko du berriro sartzen zarenean. Cookietan informazio tenikoa gordetzen da: erabiltzailearen lehentasunak, edukien pertsonalizazioa, erabileraren estatistikak, sare sozialekiko estekak, erabiltzaile-kontuetarako sarbideak, etab. Cookieen bidez, webaren edukia erabiltzailearen profil eta beharrizanetara egokitu daiteke, beraren nabigazio esperientzia hobetzeko. Cookierik gabe, webguneek eskaintzen dituzten zerbitzuak nabarmen murriztuko lirateke.

Web honetan cookieak erabiltzen ditugu gure zerbitzua hobetzeko nabigazioko datuen azterketan oinarrituta. Lankopi.com-ek Googlek garatutako web zerbitzu bat, Google Analytics, erabiltzen du eskainitako zerbitzuen erabilerari buruzko datuak eskuratzeko. Zerbitzu horren bidez, hainbat neurketa eta analisi estatistiko lortzen ditu: zenbat erabiltzaile sartzen diren webean, zenbat orri ikusten duten, bisitek zer maiztasun duten, errepikatzen diren, zenbat irauten duten, zer nabigatzaile erabiltzen duten bezeroek, zer operadorek ematen duen zerbitzua, zer hizkuntza darabilten, zer terminal mota eta zer kokapen fisikori lotuta dagoen haien IP helbidea.

Analisi horren bidez ez da erabiltzaileen datu pertsonalik biltzen eta, hartara, webean nabigatzen duten erabiltzaileen pribatutasunaren babesa bermatzen da.

Bestalde, erabiltzaileak cookieen konfigurazioa alda dezake gure webean sartzeko darabilen nabigatzailean. Lankopi.com-en bildutako cookieak murriztu, blokeatu edo ezabatu ditzake. Horretarako, nabigatzailearen tresnetan edo lehentasunetan sartu behar du eta cookieen erabilera kudeatu bertan.

Lankopi.com-eko cookieak ezabatuz gero, gerta liteke webaren funtzionalitate batzuk behar bezala ez ibiltzea.

Lankopi.com-ek ulertuko du, nabigatzen jarraituz gero, erabiltzaileak cookieen politika onartzen duela.

Abrir chat