Bisita txartelak balio erantsitako elementuak dira zure negoziorako. Lankopin badakigu oso garrantzitsua dela zure negozioaren irudi ona proiektatzea bezeroengan. Horregatik zure bisita txartelak diseinatzeko, oso lagungarri izango zaizun online diseinu tresna berria zure esku jartzen dugu. Honek denbora gutxitan eta erraztasun handiz, zure txartelak diseinatzen eta inprimatzera bidaltzen lagunduko dizu.

Lankopin bisita txartelak diseinatzeko, zure esku jartzen dugun arlo profesionalez sailkatutako txantiloi bilduma erabili ahal izango duzu. Nahi izanez gero, txantiloi zuri batetik diseinatzen hasi ahal izango zara, eta baita zeuk aldez aurretik egindako diseinua bidaltzeko aukera izango duzu ere. Kasu guztietan zure logotipoak, irudiak eta argazkiak gehitu ahal izango dituzu. Zure negozioaren irudi hobea islatzen duten bisita txartelak diseinatuz zure bezeroei konfiantza gehiago transmitituko diezu

Nahiz eta bisita txartelak antzinako zerbait direla pentsa zenezakeen, irudi korporatiboan adituek txartelen erabilera gomendatzen dute, eta haien aburuz, marketing elementu eraginkorrak dira gaur egun ere. Pentsa ezazu edozein zerbitzutarako profesional bat kontratatu behar badugu, gutako gehienok aldez aurretik ezagutzen dugun norbait eta bere bisita txartela eman diguna hautatzeko joera izaten dugula.

Ikus ezazu zuretzat daukagun arlo profesionalez sailkatutako txantiloi bilduma. Irudimen pixka batez, behar dituzun bisita txarteletara moldatzen den txantiloia aurkituko duzu.
Gure txantiloi artean zure arlo profesionalera behar bezala egokitzen den diseinua aurkitu ezean, gurekin harremanetan jarri eta zuretzako bereziki diseinatu eta inprimatuko ditugu zure negoziora hobekien moldatzen diren bisita txartelak.

Abrir chat